Egunon eta ondo etorriak
batu zarien guztiak...
diktadureen sorrerak inoiz
ez dira izan eztiak...
Hainbeste euskaldun hil euskuezan
Franco ta bere piztiak...
Bakiokoen omenez datoz
gaurko gure abestiak.
Hogeita hamabi urteko ANIS
OLASKOAGA izenez,
behi buztarria Zallara ihes
joana zen beste askolez...
Hile betera jada arriskurik
ez zegoela entzunez,
itzuli eta zuzen hil eben
Derioko horman fusilez.
Bere anaia aguazila zen,
Inazio zeritzana,
denbora luzez etsaien mende
kartzelan preso izana...
Ama oilasko eder bategaz
joan zen faxistengana...
baina ordurako fusilatua
zegoen seme laztana.
Patxo Uriarte "CORTE Y CONFECCIÓN"
negozioan oso ona,
behar arrazoiz joan-etorrian
Txilen sarritan egona...
Sei ume izanik ( bat oihaletan)
betiko heltzean hona
Julia amari erruki barik
fusila eutsoen gizona.
Seme zaharrena, Justo, galduta
izan eben ordurako,
behar lekuan dinamitaren
leherketa izan zelako...
Ez zen "desgrazi handiagorik"
Julia amarentzako...
eta bederatzi hilabetera
tiroak patxorentzako.
Leandro Etxebarria ez zen
jaiotzez Bakiokoa,
baina bere emaztea eban
Maria Ibarrekoa.
Somorrostrotik seme-alabakaz
Turtziozera joandakoa...
han jakin eban senar forala
zala azken hildakoa.
Eskilaratan ikaraz jausiz
altxa ezinik burua,
bere Bakiora etorri arren
hau ez zen lehengo zerua...
Angel nebea be preso eta
faxistena ingurua...
bere herrian ezagutu eban
Marik zer dan inpernua.
Anis, Patxo ta Leandrorekin,
euren hiru familiak
herri ta kanpo jasan zituezan
faxismoaren ziriak...
Mende hiru lauren joan dira baina
bizi doguz agiriak...
sekula santa ez leikez ahaztu,
GORA GURE MARTIRIAK!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario