martes, 10 de julio de 2012

2012ko garagarrilaren 8an egin jakie omenaldia gerran gazte edo ume izan diran bakiotarrei. Euren testimonioak daukazuez ikusgai ondoko orrialdean: Testimonioak

jueves, 5 de julio de 2012

2012ko garagarrilaren 8an, Bakion 1937an gazte edo ume izan ziranak omenduko doguz. Euren testimonio asko eskura eukiko doguz.

martes, 7 de febrero de 2012

2012AN OSPAKIZUN BEREZIA

Gerrea Bakiotik pasa zaneko gomutapenak eukiko doguz herriko edadeko jendearen eskutik. Orduen ume izenekoak izango dira gure kontaleak.

martes, 5 de julio de 2011

FUSILATUEI OMENALDIA BAKION

IMG_0016
Memoriaren berreskurapenean dabiltzan bakiotarrek omendu zituzten aurten, 2011ko uztailaren 3an, "Gerra Zibilean" herrian fusilatuak izan ziran gudariak:
LEANDRO ETXEBARRIA
ANIS OLASKOAGA
PATXO URIARTE
Euren omenez harri bat lurrera josi zen, gaineko plakan euren izenak ezarriz.

IMG_0010

miércoles, 15 de junio de 2011

BAKIOKO FUSILATUAK MEMORIAN

Datorren uztailean, 3an, Anis Olaskoaga Zumarraga, Patxo Uriarte Errenteria eta Leandro Etxebarria Argintxona omenduko dira Bakion besteak beste.
Merezi daben errekonozimendua egitekotan, gudarien monolito aurrean itxaroten zaituztegu, eguerdiko 12:30ean.
Zabaldu mezua.
kartela