martes, 16 de octubre de 2012

Atanasi memorian

2012ko memoria egon ez arren itxi deusku Atanasik bere memori zati txikia:

jueves, 26 de julio de 2012

martes, 10 de julio de 2012

2012ko garagarrilaren 8an egin jakie omenaldia gerran gazte edo ume izan diran bakiotarrei. Euren testimonioak daukazuez ikusgai ondoko orrialdean: Testimonioak

jueves, 5 de julio de 2012

2012ko garagarrilaren 8an, Bakion 1937an gazte edo ume izan ziranak omenduko doguz. Euren testimonio asko eskura eukiko doguz.

martes, 7 de febrero de 2012

2012AN OSPAKIZUN BEREZIA

Gerrea Bakiotik pasa zaneko gomutapenak eukiko doguz herriko edadeko jendearen eskutik. Orduen ume izenekoak izango dira gure kontaleak.

martes, 5 de julio de 2011

FUSILATUEI OMENALDIA BAKION

IMG_0016
Memoriaren berreskurapenean dabiltzan bakiotarrek omendu zituzten aurten, 2011ko uztailaren 3an, "Gerra Zibilean" herrian fusilatuak izan ziran gudariak:
LEANDRO ETXEBARRIA
ANIS OLASKOAGA
PATXO URIARTE
Euren omenez harri bat lurrera josi zen, gaineko plakan euren izenak ezarriz.

IMG_0010

miércoles, 15 de junio de 2011

BAKIOKO FUSILATUAK MEMORIAN

Datorren uztailean, 3an, Anis Olaskoaga Zumarraga, Patxo Uriarte Errenteria eta Leandro Etxebarria Argintxona omenduko dira Bakion besteak beste.
Merezi daben errekonozimendua egitekotan, gudarien monolito aurrean itxaroten zaituztegu, eguerdiko 12:30ean.
Zabaldu mezua.
kartela

lunes, 5 de julio de 2010

BAKIOKO ANDRAK MEMORIAN

Euren sasoian eskeini ez zitzaiena horra hor 2010eko uztailaren 4an,JOBITA SANTA ANA, ROSALIA ARRUZAZABALA, RUFINA AGIRRE, Mª ROSARIO MARKAIDA, JOSEFINA UGALDE eta ANA MARI ETXEBARRIETAri:

lunes, 7 de junio de 2010

Andrak Bakioko memorian

Aurtengo ekitaldia Bakion, datorren uztailaren 4ean, gerra denporan errepresaliatuak izan ziren andrari dedikatuko deutsegue. Hori dala eta hona hemen andra guztien omenez eskeinitako poesia hunkigarri hau:

domingo, 10 de enero de 2010

AGUR ETA OHORE FLORENTINO LLONARI

LLONA 002

Ez zuen gura, baina joan zen
pasadan eguberritan
ezin dogu ahaztu bere irrifarra
aurpegi goxo haretan.
Gudari legez tinko zegoen
ta guk ikasi beragan
alferrik ez zara bizi izan
gorde zaitugu memorian
Euskal Herria bizi dadila
lehenbailehen askatasunean.

viernes, 24 de julio de 2009

2009KO OMENALDIA

Aurton bizi diren gudari biak gehi hildakoen alargunak omendu dira.

LLONARI OMENALDIA

2008KO EKaiNAREN 29AN EKITALDIA EGIN ZEN MONOLITOAREN AURREAN, NON FLORENTINO LLONA, BAKION BIZI DEN GUDARI BAKARRA, OMENDU ZEN.

GUDARIEN OMENEZ MONOLITOA

2007ko ekainean Bakioko gudari guztien omenez monolitoa eraiki zan.

monolitoa 2007anTxomin eta Llona bis
ikasleak bertsotanTxomin Llona eta alargunakTxomin Llona eta Bernat

BAKIOKO MEMORIA

Hemen hasi zen Bakion memoriaren bidea.2006ko abenduaren 16an.